Solidaridad con el pueblo de Cuba.

29 marzo, 2024 viernes,7:33 AM

Charla sobre Palestina en Arrasate

‘Palestina, okupazioa eta erresistentzia’ hitzaldia eskainiko da Kulturaten
Bestalde, Ezker Anintzaren egoitzan ‘Welcome to Palestina’ erakusketa irekiko da.
Testua eta kartelak: Ezker Anintza. Itzulpena: Hasier Larrea. 2018ko abenduak 7, ostirala.

Abenduaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean ‘Palestina, okupazioa eta erresistentzia’ titulupean burutuko da SOdePAZek Kulturateko Areto Nagusian antolatu duen hitzaldia.

Hitzaldiaren helburua pasa den ekainean Palestinara joan zen euskal delegazioak bizi izandako esperientzia eta informazioa elkarbanatzea izango da. Lan talde honek bertatik bertara frogatu zuen Israelgo estatuak Palestinako herritarrengan giza eskubideen urraketa larriak eragiten zituela. Hizlarien testigantzez gain, ikus entzunezko materiala ere erakutsiko da.

Okupazioa hasten den tokiaren ibilbidea errepasatuko dute, baita palestinarrek bizirauteko aurrera eramaten dituzten estrategiak ere.

Hizlariak Xabier Agirregabiria (SOdePAZ), Olaia Duarte (EH Bildu), Esther Piñeiro (CCOO) eta Juan Luis Merino (Ezker Anitza-IU) izango dira.